Asier Ugartetxea, Vianako Hiria lasterketan nagusi
Asier Ugartetxea ondarrutarrak irabazi zuen zapatuan Vianako Hiria lasterketa.Vianako kaleetan antolatzaileek eratutako 5 kilometroko zirkuituari bi buelta eman behar izan zizkioten zapatuan korrikalariek. Ugartetxeak 34 minutu eta 59 segundo behar iza...
Vianako kaleetan antolatzaileek eratutako 5 kilometroko zirkuituari bi buelta eman behar izan zizkioten zapatuan korrikalariek. Ugartetxeak 34 minutu eta 59 segundo behar izan zituen ibilbidea osatzeko.
Emakumezkoetan, Nutrium Trail taldeko Raquel Marinek irabazi zuen.
Proba egiten den laugarren aldia izan da, eta 190 korrikalarik parte hartu dute.