Trapagarango Goitibehera Lasterketan lehen postua eskuratu dute Trokan Behera taldeko Ibai Zumalakarregi eta Ibai Ajuariagoikoak.
Argazkia: Ander Odriozola
Domekan jokatu zuten lasterketa, eta Trokan Behera taldeko bikoteak txapelketa irabazteko ezinbesteko garaipena eskuratu du; lehen postua sendotuz eta bigarrenarengandik zuten aldea handituz.
Neumatika kategorian baita, Jon Jauregi eta Gorka Uriarte bikoteak zortzigarren egin zuen; irabazlearengandik bi segundu baino gutxiagoko aldeagaz. Talde bereko Itai eta Andoni hamaseigarren izan ziren.
Drift trike kategorian ere podiuma egin zuen Trokan Beherak; hain zuzen, hirugarren postua lortu zuen Ibai Urrutiak.
Muruetan jokatuko dute hurrengo lasterketa; irailaren 9an, zapatuz, 16:30an. Domekan Galdakaon egingo dute txapelketako azken aurreko lasterketa. Eskoriatzan jokatuko dute azken lasterketa, irailaren 30ean.