Beste behin
estropada zirraragarria eginda,
historia egin du Bermeoko taldeak.
18:53.52 marka lortu zuen atzo talde bermeotarrak, 2006tik jardunaldi bakarreko marka zuen Castroren 18:59.94 denbora hobetuz (6 segundo eta 42 ehunen gutxiago).
Hala, Hondarribia bigarrenak ere Castrok baino azkarrago burutu zuen atzoko estropada.
Ama Guadalupekoa ontziko mutilek
Bou Bizkaiakoek baino lau segundo eta 28 ehunen gehiago behar izan zituzten lehia amaitzeko.
Era berean,
bi jardunaldiak batutako errekorra ere Urdaibairena da. 2014an lortu zuen, 34:04.76 markagaz.
Argazkia: Bermeo Arraun Argazkiak
Beste urte batez, bandera
irabazteko faborito direnen eta besteen arteko aldea nabarmena ikusi zen atzo Donostiako badian. Egueneko zozketak hala erabakita, aipatu bi taldeekaz batera, Tiranek eta Donostiarrak osatu zuren bigarren txanda, eta alde handia egon zen. Galiziarrak bermeotarrengandik 30 segundo eta 42 ehunenera helmugaratu ziren, eta etxeko taldeak irabazleak baino 38 segundo eta 96 ehunen behar izan zituen estropada amaitzeko.
Orio izan zen
lehenengo txandako lauren artean
azkarrena: 19:03.30. Kaiku sailkatu zen atzetik, lau segundo eta 34 ehunenera. Zierbena izan zen txandako hirugarrena (19:32.78), eta San Juan azkena; sanjuandarrek oriotarrengandik 28 segundo eta 10 ehunenera bukatu zuten.
Nesketan, Hibaika
Bestalde, emakumezkoen lehian ere ez zen ezusteko handirik egon. San Juan nagusitu da Kontxan azken urteetan (sailkatze estropadan ere azkarrena izan zen, eta EuskoTren Ligako txapelduna da), eta bera da faborito nagusia, baina Hibaikak ere zertarako gai den erakutsi zuen atzo.
Bigarren txandan San Juanek ezin izan zuen Hibaikak lehenengo txandan lortutako marka hobetu. 10:36.02 denboran amaitu zuen estropada Hibaikak, eta San Juanek bi segundo eta 68 ehunen gehiago behar izan zituen estropada amaitzeko.
1.JARDUNALDIKO SAILKAPENAK:
- Bermeo-Urdaibai: 18:53.52
- Hondarribia: 18:57.60 (+0:04.28)
- Orio: 19:03.30 (+0:09.78)
- Kaiku: 19:07.64 (+0:14.12)
- Zierbena: 19:21.78 (+0:28.26)
- Tiran: 19:23.94 (+0:30.42)
- San Juan: 19:31.40 (+0:37.88)
- Donostiarra: 19:32.49 (+0:38.96)
- Hibaika: 10:36.02
- San Juan: 10:38.68 (+0:02.68)
- Orio: 10:46.60 (+0:10.58)
- Arraun Lagunak: 10:56.00 (+0:19.98)
- Mecos: 10:57.70 (+0:21.68)
- Deusto: 11:02.26 (+0:26.24)
- Donostiarra: 11:06.38 (+0:30.36)
- Hernani: 11:14.34 (+0:38.32)