Urdaibai izan da azkarrena Kontxako Banderaren sailkatze estropadan
Bermeoko taldeak azken postuan irtenda lortu du denborarik onena. Lekeitiok, Ondarroak eta Mutrikuk ez dute sailkatzerik lortu. Faboritoek ez dute hutsik eginAzken urteotako balentria errepikatzeko lehenengo urratsa eman zuen atzo Urdaibaik. Azken urte...
Bermeoko taldeak azken postuan irtenda lortu du denborarik onena. Lekeitiok, Ondarroak eta Mutrikuk ez dute sailkatzerik lortu. Faboritoek ez dute hutsik egin
Azken urteotako balentria errepikatzeko lehenengo urratsa eman zuen atzo Urdaibaik. Azken urteetan legez, aurten ere Kontxako Bandera Bermeora ekartzeko gogotsu daude taldeko kide zein zaleak, eta horretarako atzo hutsik ez egitea ezinbestekoa zen.19:51.62 denboragaz, Bou Bizkaia izan zen azkarrena atzo, 121. Kontxako Banderaren sailkatze estropadan. Beste behin, zazpi txartel zeuden jokoan, eta 24 traineruk lehiatu zuten erlojuaren kontrakoa. Hain zuzen, Bermeoko taldea izan zen ateratzen azkena.
Erreferentzia guztiak izatea haientzat «ona» zela adierazizuen Joseba Fernandez Urdaibairen entrenatzaileak estropada aurretik, eta azpimarratu zuenez, nahiz eta zazpi leku lortzeko aukera egon, beste «estropada normal» batean moduan, «irabaztera ateratzea» zen haien helburua.
Aurretik jarritako marka hobetzeko lana zuten talde bermeotarreko arraunlariek, eta ezarritako erronka bete zuten.
Hondarribia bigarrenari 3 segundo eta 86 ehuneneko aldea atera zion TKE Ligako liderrak. Hogeigarren postuan atera zen Ama Guadalupekoa, eta hark markatu zuen ziabogan denborarik onena: 10:13.95. Aurreko taldeen artean Oriorena izan zen ziabogako denborarik onena, 10:14.60; Bou Bizkaia-k 10:16.80 markatu zuen ziabogan.
Faboritoak B multzoan
Bigarren multzoan atera ziren bandera lehiatzeko faborito nagusiak, eta beste urte batez ez zuten hutsik egin. Orio sailkatu zen hirugarren (19:57.68) eta Kaiku laugarren, Urdaibairengandik 9 segundo eta 26 ehunenera. Hala, zortzi talde hauek ariko dira zein baino zein gehiago urteko banderarik nagusienetarikoa irabazteko lehian: Donostiarra, Urdaibai, Hondarribia, Orio, Kaiku, Zierbena, Tiran eta San Juan.
Lea-Artibaiko eta Mutrikuko arraun taldeei dagokienez, lekeitiarrak eta ondarrutarrak hamargarren eta hamaikagarren sailkatu ziren, hurrenez hurren.
Isuntzako arraunlariek estropada oso ona egin zuten, eta irabazleengandik 32 segundo eta 20 ehunenera sailkatu ziren. Ondarroak 20:24.12 denbora markatu zuen amaieran.
Halaber, aspaldiko partez, talde mutrikuarra ere Kontxako Bandera lehiatzeko sailkapen estropadan egon zen. Mutrikuk 22:01:42 behar izan zituen estropada amaitzeko.