Saltoki hutsak birgaitzeko laguntzak emango ditu udalak
Lokal komertzial hutsak biziberritzeko eta berrabiarazteko diru laguntzak emango ditu Mutrikuko Udalak.Helburua Mutrikuko merkataritza biziberritzeko inguru komertzialetan merkataritza berreskuratzea eta indartzea da. Horretarako, herriko lokal komertz...
Helburua Mutrikuko merkataritza biziberritzeko inguru komertzialetan merkataritza berreskuratzea eta indartzea da. Horretarako, herriko lokal komertzial hutsak ekintzaile berriekin berreskuratzeko estrategia garatu nahi du udalak.
Laguntza Mutrikun merkataritza jardueraren bat abiatzeko interesa duten pertsona fisiko edo juridiko guztiei zuzendurik dago, pertsona horiek edonon bizi direla ere.
Laguntza horiez baliatu nahi duten guztiek lau baldintza bete behar dituztela zehaztu du udalak: negozio proiektu bideragarri bat izatea, zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean edukitzea, udalarekin zorrik ez izatea eta diru laguntzen onuradun izateko debeku egoeretan ez egotea.
Deialdia irailaren 22raino egongo da zabalik, eta nahi duenak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAO) dauka ikusgai deialdi ofiziala.