Odol emaileentzako hitzordua
Osakidetzak eta Osasun Sailak bultzatu duten kanpainagaz bat egin du Odolkideak elkarteak. Irailean, odola emateko autobusa Busturialdea eta Lea-Artibai eskualdeetan egongo da.Eman odola, nigan bizi. Hori da Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun S...
Osakidetzak eta Osasun Sailak bultzatu duten kanpainagaz bat egin du Odolkideak elkarteak. Irailean, odola emateko autobusa Busturialdea eta Lea-Artibai eskualdeetan egongo da.
Eman odola, nigan bizi. Hori da Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak udako kanpaina bultzatzeko aukeratu duten leloa. Eta kanpainari bultzada eman gura diote Busturialdea eta Lea-Artibai eskualdeetan ere.Hala, irailean, bi eskualde horietako hainbat herritara helduko da odola emateko autobusa.
Hurrengo astelehenean hasita (irailak 4), Gernika-Lumon, Markina-Xemeinen, Ondarroan, Bermeon eta Lekeition batuko dute odola, hilaren 29ra bitartean. Odolkideak elkarteko kideek deialdi berezia egin diete herritarrei, odola ematera joan daitezen.
Odola emateko kanpaina desberdinak egin dituzte azken hilabeteotan. Joan den otsailean ere, odola emateak daukan garrantzia nabarmendu zuen Odolkideak elkarteak. Lan horretan, odola batzeko, herritarren borondatea ezinbestekoa dela diote, autonahikodunak izateko. Hori da Euskadiko Odol Emaileen Elkartearen helburua; alegia, bertoko ospitaletako odol-beharrizanak asetzeko gai izatea.