Beti Jaik egingo duen irteerarako hilaren 7an izena eman ahal da
Markina-Xemeingo Beti Jai erretiratuen elkarteak Errioxara irteera egingo du irailaren 13an. Interesatuek hilaren 7an izena eman ahalko dute, 16:30etik aurrera, elkartearen lokalean.Aurreratu dutenez, 110 lagunentako lekua egongo da. «Izena ematen dut...
Aurreratu dutenez, 110 lagunentako lekua egongo da. «Izena ematen duten lehenengo 110 pertsonekin itxiko dugu zerrenda».
Prezioari dagokionez, irteerak 30 euro balioko dituela esan dute. «Izena eman eta adostutako lekura sasoiz ez agertzeak ordaindutakoa galtzea suposatuko luke».
Hilaren 13an 08:00etan aterako da autobusa, Markina-Xemeingo autobus geltokitik. Aurreikuspenen arabera, itzulera 20:30ak inguruan izango dela esan dute.