Makailao txapelketa herriko plazan ospatuko da aurten
Urtero legez, makailau txapelketa antolatuko du San Antolin jaietan Aittitta Txiki kultur taldeak. Txapelketa domekan lehiatuko da, plazan, eta bertara egunera arte egongo da izena emateko aukera.08:00etatik aurrera, makailaoa prestatzen hasi ahalko di...
08:00etatik aurrera, makailaoa prestatzen hasi ahalko dira parte hartzaileak. Antolatzaileek azaldu dutenez, lehiakide bakoitzak eraman beharko ditu makailaua prestatzeko tresna eta jaki guztiak eta txapelketa lekuan bertan preparatu beharko dute pil-pil erara. Bi era ezberdinetara prestatu dezakete: 9 zatikoa edo 6 zatikoa.
Tiragoma
Kazolak gero, 13:15ean aurkeztu beharko dituzte epaimahaiak makailaoa probatu eta epaia eman ahal izateko. Sariak epaileek erabakia hartu eta segituan banatuko direla jakitera eman dute antolatzaileek.
Aittitta Txikik etzi 11:00etan Limoneroetan antolatuko duen Tiragoma txapelketa ere hitzordu garrantzitsua izaten da jaietan. Nahi duen guztiak parte har dezake ekimenean, 10:30etik aurrera izena eman ondoren.
Hiru talde egongo dira: gaztetxoak, Lea-Artibaiko tiratzaileak eta gainerakoak. Tiratzaile bakoitzak hiru aukera izango ditu.