Ia errepideraino iristen ziren zuhaitz baten adarrak moztu behar izan dituzte

Kiroldegi atzeko zuhaitz batzuen adarrak oinezkoen bidera ere iristen ziren, eta herritar batzuk kexu ziren, laster jende asko ibiliko delako inguru horretanZaldubide kaleko zuhaitz baten adarrak moztu behar izan zituen atzo goizean Ondarroako Udalak, ...

Kiroldegi atzeko zuhaitz batzuen adarrak oinezkoen bidera ere iristen ziren, eta herritar batzuk kexu ziren, laster jende asko ibiliko delako inguru horretan

Zaldubide kaleko zuhaitz baten adarrak moztu behar izan zituen atzo goizean Ondarroako Udalak, adarrak inguru horretan aparkatzen zuten autoetaraino iristen baitziren.

Hain zuzen ere, kiroldegiaren atzeko aldeko hormaren ondoan dagoen zuhaitz handi baten adarrak moztu zituzten, autoen sabaietara ez ezik, bertatik igarotzen ziren zenbait oinezkorentzako traba ere bazirelako.

Zenbait herritar kexu ziren, ikasturtea hasteagaz batera inguru horretan ibiltzen den jende kopurua areagotu egingo delako, eskolara, kiroldegira edo futbol zelaira doazen ikasle eta erabiltzaileekin, eta adarrak arriskutsuak izan zitezkeelako.

Udalak joan den barikuan jakitera eman zuen herriko berdeguneak zaintzen ari direla: «Udala beti saiatzen da, dituen baliabideak erabiliz, herriko behar ezberdinak asetzen eta herritarren eskaerei erantzuna ematen», azaldu zuten udal arduradunek sare sozialen bitartez zabaldutako mezuan.