Hirugarren adinekoek Ziortza-Bolibar bisitatuko dute
Elantxobeko Hirugarren Adinekoen Elkartekoek Ziortza-Bolibar herria bisitatuko dute hilaren 14an. Hain justu, Simon Bolivar museoa eta Ziortzako mo- nasterioa bisitatuko dituzte. Hala eta guztiz ere, irteerara joateko asmoa daukatenek asteon izena eman...
Bihar eta etzi izena eman beharko da Hirugarren Adinekoen elkartean; bihar 18:00etatik 20:00etara, eta etzi 11:00etatik 13:00etara. Elkartekoek azaldu dutenez, asteon izena ematen dutenen artean autobusa bete ezean, beranduago ere izena eman ahalko litzateke.
Joaneko bidaia Gernika-Lumotik egingo dutela jakitera eman dute, bueltakoa, ostera, Lekeitiotik egingo dute.
Irailaren 14an 09:00etan irtengo dira Elantxobetik. Goiza Ziortza-Bolibarren igaro ostean, Markina-Xemeinera joango dira, eta Berriatuko Laka Erdi sagardotegian bazkalduko dute. Arratsalde pasa Lekeition egon ondoren, Elantxobera 21:00ak aldera heltzea aurreikusten dute.