Eskualdeko enpresetako kide eta herritarrentzat IKT Astea egingo dute irailean
Lehenengoz antolatu dute Lea-Artibaiko Informazio eta Komunikazio Teknologien Astea. Parte hartzeko asmoa dutenek Leartibai Garapen Agentzian eman behar dute izenaLeartibai Garapen Agentziak Lea-Artibaiko I. Informazio eta Komunikazio Teknologien Astea...
Lehenengoz antolatu dute Lea-Artibaiko Informazio eta Komunikazio Teknologien Astea. Parte hartzeko asmoa dutenek Leartibai Garapen Agentzian eman behar dute izena
Leartibai Garapen Agentziak Lea-Artibaiko I. Informazio eta Komunikazio Teknologien Astea antolatu du, Enpresa Digitalagaz elkarlanean.Lea-Artibaiko enpresei formakuntza tailer batzuk eskaintzea dute helburu, IKTek daukaten garrantzia azpimarratzeko eta horien erabilpena bultzatzeko. Era berean, herritarrek ere parte hartu dezaketela jakitera eman dute.
Zehaztu dutenez, izena edozeinek eman dezake, baina eskualdeko enpresetako kideek daukate lehentasuna. «Ikastaro hauek eskualdeko autonomo, zuzendari eta profesionalei zuzenduta daude, eta baita merkatari, ikasle, langabetu eta orokorrean herritar guztiei ere».
Parte hartzeko Leartibai Garapen Agentzian izena eman behar da, 94-683 34 95 telefono zenbakira deituta edo emailez: blarrinaga@leartibai.com edo merkataritza@leartibai.com.
Ikastaroak hiru multzo edo taldetan banatu dituzte: mikroenpresei zuzendutakoak, merkatarientzakoak (mikroenpresetakoek ere parte hartu ahal dute) eta herritarrentzakoak.
Irailaren 25tik 29ra burutuko dituzte ikastaroak.
Erabilera bultzatzen
Doako zortzi tailer eskainiko dituzte, enpresetan aurki daitezken sail ezberdinen beharrei erantzuteko bideratuta, eta baita enpresetan teknologia berrien aplikazioak eta haien erabilerak sor ditzaketen arazo eta egoera ezberdinei aurre nola egin erantzuteko bideratuta ere.
«Enpresa batzuek teknologia berriak ezagutu eta erabiltzen dituzte, baina beste batzuek, ostera, ez, eta horiek erabiltzera bultzatu nahi ditugu, sarean egoteak haientzat dakartzan onurez jabetzeko». Hala, besteak beste, Interneten doako presentzia izateko, balialbideak ondo ezagutzeko eta gehiago eta hobeto saltzeko azalpenak emango dituzte.
Tailerrak Lekeitioko eta Ondarroako KZguneetan eta Markina Xemeingo Lea-Artibai Berrikuntza Guneko ordenagailu gelan emango dituzte. Zehatz esateko, goizeko saioak Lekeitioko eta Ondarroako KZguneetan eta Markina-Xemeingo Lea-Artibai Berrikuntza Gunean izango dira; eguerdietakoak Lea-Artibai Berrikuntza Gunean, eta arratsaldetakoak Ondarroako eta Lekeitioko KZguneetan.
«Arrakasta izanez gero hurrengo asteetan jarraipena emateko asmoa daukagu, gaiak enpresen beharretara egokituz», azaldu dute Leartibai Garapen Agentziako ordezkariek.