Programako azken lau arrano arrantzaleak askatu dituzte Urdaibain
Arrano arrantzalea berreskuratzeko programaren barruan, askatzeke geratzen ziren lau arranoak askatu dituzte Urdaibain. Datozen asteotan, Urdaibai Bird Centerreko teknikoak izango dira horiek elikatzeaz arduratuko direnak, arrantzarako teknika garatu b...
Gautegiz Arteagan kokatuta dagoen zentroko arduradunek azaldu dutenez, irailaren erdialde eta bukaeran arrano arrantzaleek migrazio-bidaia hastea aurreikusten dute, Saharaz hegoaldeko Afrikarantz. Bertan, bi eta lau negu artean igarotzen dituzte, gerora, beraien lurraldera bueltatu, eta bertan bikote ugaltzaileak sortzeko.
Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzagaz, arrano arrantzalea Urdaibaiko Biosferaren Erreserban berriro bizi dadin lortzeko helburuagaz jarri zuten martxan aipatu proiektua 2013. urtean.