Marmitako lehiaketan izena emateko epea, zabalik
Zabalik dago Mutrikuko marmitako lehiaketan izena emateko epea. Alvaronean edo Sabinan eman behar da izena, eta talde bakoitzak 6 euroko fidantza ordaindu beharko du.10:00etan hasi eta 13:00etara arte edukiko dute parte hartzaileek hamabost lagunentzak...
10:00etan hasi eta 13:00etara arte edukiko dute parte hartzaileek hamabost lagunentzako marmitakoa prestatzeko tartea.
Izena emateko epea zabalik dago, eta irailaren 8an, barikua, itxiko da. Gehienez hamasei taldek parte hartu ahal izango dute lehiaketan, eta Txoko Eder elkarteko antolatzaileek jakitera eman dutenez, izena emandako talde kopurua handiagoa izanez gero, zozketan erabakiko lirateke parte hartzaileak.
Osagaiak
Antolatzaileek 3 kilo hegaluze, 4 kilo eta erdi patata, olioa, gatza eta sua emango dizkiete parte hartzaileei, eta, beraz, gainerako materialak eta osagaiak eramatea euren esku geratuko da; piperrak, txorixo-piperrak, kipula, ogia, pipermina eta tomateaz gain, soilik barazkiak gehitu ahal izango zaizkio marmitakoari. Antolakuntzak gogorarazi du ezin dela ongailurik erabili.
Sari banaketa 14:00etan hasiko da, eta ondoren egingo da enkantea.
Talde irabazleak 250 euro eta txapela jasoko ditu, eta hurrengo bost taldeek ere edukiko dute sariren bat.