Korrontzi eta Oinkari taldeen ikuskizunean parte hartuko du Alkartasunak
Ikuskizun berezia prestatu dute zapaturako. Artza frontoian izango da ekitaldia, 22:00etan. Sarrerak salgai daude, hala ere, egun horretan frontoiko leihatilan salduko dituzte, arratsaldezKorrontzi musika talde «ospetsu eta txalotuagaz» eta Oinkari d...
Ikuskizun berezia prestatu dute zapaturako. Artza frontoian izango da ekitaldia, 22:00etan. Sarrerak salgai daude, hala ere, egun horretan frontoiko leihatilan salduko dituzte, arratsaldez
Korrontzi musika talde «ospetsu eta txalotuagaz» eta Oinkari dantza taldeko dantzariekin batera egongo dira Bermeoko Alkartasuna Dantza Taldeko dantzariak zapaturako antolatu duten ikuskizun berezian.Alkartasuna Dantza Taldeko kideek azaldu dutenez, zapatuko ekitaldia «erronka polita» izango da, probasaioetan ikasten ari diren teknika eta pauso berriak erakusteko aukera izango dutelako.
Diotenez, Bermeoko eta inguruko herrietako bizilagunei «erakustaldi berritzailea eta ikusgarria» aurkeztea da asmoa, beraien ohiko ekitaldietan ikusten diren dantza tradizionaletatik urrunduko direlako.
Ahalmena erakutsi gura
Era berean, dantza taldeak aurrera egiteko dituen ahalmena eta ahalegina erakutsi gura dute, beste behin ere. Bestalde, Korrontzi musika taldea eta Oinkari dantza taldea agertokian «zuzenean» ikusteak ere merezi duela uste dute, hortaz, herritarrak eta inguruko herrietako bizilagun guztiak gonbidatu dituzte ekitaldira.
Zapatuko ikuskizun berezia Artza frontoian izango da, 22:00etan hasita.
Sarrerak aurretiaz eskuratu gura dituzten horientzat 7 euroan salgai daude Kutxabanken orotariko kutxazainetan eta Bermeoko Luma liburu dendan. Hala ere, zenbait sarrera gorde dituztela azaldu dute, eta zapatuan bertan Artza frontoiko leihatilan salduko dituzte, arratsaldez.