Kaira jausi den 11 urteko ume bat erreskatatu dute Bermeon
Olatu hormako hormigoizko blokeetara jausi zen. Segurtasun Sailak azaldu duenez, «umea ondo zegoela ematen zuen», baina ospitalera eroan zutenHerenegun Bermeoko olatu hormako hormigoizko blokeetara jausi zen 11 urteko ume bat erreskatatu zuten. Erres...
Olatu hormako hormigoizko blokeetara jausi zen. Segurtasun Sailak azaldu duenez, «umea ondo zegoela ematen zuen», baina ospitalera eroan zuten
Herenegun Bermeoko olatu hormako hormigoizko blokeetara jausi zen 11 urteko ume bat erreskatatu zuten. Erreskatea egiterako orduan, Ertzaintzaren mendi erreskaterako unitateko kideak eta suhiltzaileak aritu ziren elkarregaz lanean.Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 21:00ak inguruan gertatu zen istripua. Antza denez, umea lagunekin jolasean zegoen blokeetara jausi zenean.
Gutxi gorabehera ordu eta erdiko lana behar izan zuten umea harrietatik ateratzeko; 22:30ak inguruan lortu zuten umea ateratzea.
Segurtasun Sailak azaldu duenez, «umea ondo zegoela ematen zuen». Hala eta guztiz ere, «badaezpada» Gernika-Lumoko ospitalera eroan zuten balorazioa egiteko.