Irailaren 9an dator Txapel Eguna
Zubi Zahar herri ikastola izango da aurtengo omendua, 50. urteurrena betetzen ari baita. Herri bazkarirako txartelak salgai daude Irkaitz, Garoa eta Kurike dendetanIrailaren 9an ospatuko da aurtengo Txapel Eguna Ondarroan. Antolatzaileek egun osoko egi...
Zubi Zahar herri ikastola izango da aurtengo omendua, 50. urteurrena betetzen ari baita. Herri bazkarirako txartelak salgai daude Irkaitz, Garoa eta Kurike dendetan
Irailaren 9an ospatuko da aurtengo Txapel Eguna Ondarroan. Antolatzaileek egun osoko egitaraua prestatu dute, eta «txapela jantzita» festara batzeko deia egin diete herritarrei.13:00ean ekingo diote jaiari, eta aurten, Zubi Zahar herri ikastola izango da omendua, beraz, beraiei egokituko zaie kalejiran txapel erraldoia eramatea herriko kaleetatik zehar. Zubi Zahar herri ikastola 50 urte betetzen ari da aurten, eta urteurren berezi hori dela eta beraiek izango dira omenduak.
Aurkezpen ekitaldia Alamedan egingo dute kalejira ailegatzen denean, Bertsutan Ondarroako Bertso Eskolako kideek lagunduta. Ekitaldiagaz batera, pintxoak, ogitartekoak eta edariak salduko dituen txosna ere zabalduko dute Alamedan.
Adin tarte guztietara iristen den egitaraua osatu dute antolatzaileek. Horrela, egun guztian, helduentzako ekintzak ez ezik haurrentzako jolasak ere egongo dira aukeran. Horretarako, ohi legez, jai eremua Alamedatik Musika Plazara eta Itsasaurrera zabalduko dute.
Herri bazkaria
Urtero legez, 14:30ean herri bazkaria izango da Alamedan: marmitako jana. Bazkari horretara joan ahal izateko txartelak salgai daude, eta irailaren 6ra bitartean egongo dira eskuragarri Kurike, Garoa eta Irkaitz dendetan.
Bazkaldu eta gero, ohitura bihurtzen ari den txapel jaurtiketa egingo da, umeena zein nagusiena, 17:30ean eta 18:00etan, hurrenez hurren. Antolatzaileek gogorarazi dute nagusien lehiaketan parte hartzeko, ekimena hasi baino ordu laurden lehenago izena eman beharko dela Alamedan bertan.
«Ahaztu barik» txapela jantzita ekartzeko eskaria egin diete herritarrei.