Ea ezagutzeko ibilbide bi izango dira aukeran irailaren 2an eta 16an
Ea zuretzat gordea izenagaz, hainbat ibilbide egiteko aukera eskaintzen hasi zen Eako Udala apirilean. Sei ibilbide prestatu zituen, eta horietara joateko irteerak antolatu. Hala, irailaren 2an eta 16an egingo dituzte azken irteerak.
Zapatuan, Lapatzetatik abiatuta 8 kilometroko bidea egingo dute, 307 metroko desnibel positiboagz. Eta irailaren 16an, aldiz, 12 kilometroko ibilbidea egingo dute Ereñozarrera, 765 metroko desnibelagaz. Informazio gehiagorako 666 00 27 60 edo 616 98 58 44 telefonora deitu behar da.