San Juan Bermeorena dela zehaztuko du gaur udalbatzak
San Juan Degoiladu eguna da gaur, eta urtero egin modura, Bermeoko Udalbatza Gaztelugatxeko San Juanera joango da. Bertan, uhartea Bermeorena dela zehazten duen agiria sinatuko dute.Gaztelugatxera joan orduko, Bermeoko Udalbatzak kalejira egingo du txi...
Gaztelugatxera joan orduko, Bermeoko Udalbatzak kalejira egingo du txistularien laguntzagaz. 10:00etan hasiko dute ibilbidea, Goiko Plazatik.
Gaztelugatxeko San Juanen, gainera, meza bereziak egongo dira gaurkoan: 11:00etan eta 12:00etan izango dira.