Maila handiko esku pilota sariketa dakarte jaiek Lekeitiora

Finalaurreko bik eta finalak osatuko dute txapelketa, eta Aspeko eta Asegarceko lau bikote ariko dira zein baino zein gehiago. Finala Antzar Egunean jokatuko duteAurten ere, profesionalen mailako esku pilota torneoa jokatuko da Lekeitioko San Antolin j...

Finalaurreko bik eta finalak osatuko dute txapelketa, eta Aspeko eta Asegarceko lau bikote ariko dira zein baino zein gehiago. Finala Antzar Egunean jokatuko dute

Aurten ere, profesionalen mailako esku pilota torneoa jokatuko da Lekeitioko San Antolin jaien baitan. Finalaurreko bik eta finalak osatuko dute txapelketa, eta Aspe eta Asegarceko lau bikote ariko dira lehian Santi Brouard pilotalekuan hiru egunez jokatuko duten norgehiagokan.

Olaizola II-Albisu eta Urrutikoetxea-Larunbe bikoteen arteko lehiagaz hasiko da txapelketa zapatuan. Finalaurreko horrez gain, beste bi partida ere eskainiko dituzte; Elordi-Martinez eta Peña II-Tainta bikoteen artekoa eta Arretxe II-Salaberri eta Retegi Bi-Jaunarena bikoteen artekoa, hain zuzen.

Bigarren finalaurrekoa domekan jokatuko dute Elezkano II-Rezusta eta Altuna III-Merinok. Beste partida bik osatuko dute domekako jaialdia: Jaka-Martija eta Laso-Ladis Galarzaren artekoa batetik, eta Agirre-Iturriaga eta Errandonea-Erostarberen artekoa, bestetik.

Irailaren 5ean (Antzar Eguna) jokatuko da finala. Jaialdiko kartela Ezkurdia-Irusta eta Victor-Ladis Galarza eta Mendizabal III-Lasa IV eta Bakaikoa-Tainta bikoteek osatuko dute.

Hiru egunetan 17:00etan hasiko dira jaialdiak.