Lea-Artibaik bederatzigarren amaitu du Gipuzkoako Liga
23 puntugaz, Lea-Artibaik bederatzigarren postuan amaitu du Gipuzkoako Liga.Aurten, lehenengoz lehiatu dute Ondarroa Arraun Elkarteak eta Isuntza Arraun Elkarteak elkarlanean sortutako proiektuari esker, eta lehen urtea gogorra izan den arren, emaitza ...
Aurten, lehenengoz lehiatu dute Ondarroa Arraun Elkarteak eta Isuntza Arraun Elkarteak elkarlanean sortutako proiektuari esker, eta lehen urtea gogorra izan den arren, emaitza aldetik balorazio positiboa egin dute. Bederatzi lekeitiarrek, beste bederatzi ondarrutarrek eta lau elantxobetarrek osatu dute taldea.
Domeka goizean amaitu zen Gipuzkoako Liga, Pasaian jokatu zen DYA banderagaz. Lea-Artibaiko neskak bederatzigarren postuan sailkatu ziren, 12 minutu eta 10 segundoko denbora eginda. Eurak bakarrik lehiatu behar izan ziren lehen txandan, Castroko ontziak ez baitzuen parte hartu Donibaneko estropadan. Hibaika izan zen nagusi domekan.
Kontxan, lehen aldiz
Eguenean, Donostiako Estropadetarako sailkapen estropada jokatuko da Kontxako badian, eta Lea-Artibai trainerua ere bertan egongo da, estreinako. Hasier Etxaburu eta Erlantz Osa entrenatzaileek prestatutako arraunlariek Donostiako Estropadekin amaituko dute denboraldia.