Elantxobek zazpigarren eta Bermeo-Mundakak zortzigarren amaitu dute
KAE 2 Ligako arraun taldeek zapatuan Colindresen (Kantabria, Espainia) lehiatu zuten denboraldiko azken jardunaldia. Elantxobek zazpigarren amaitu du, eta haren atzetik zortzigarren sailkatu da Bermeo-Mundaka taldea.Lapurdi izan zen onena ligako azken ...
Lapurdi izan zen onena ligako azken estropadan, eta harentzat izan da aurtengo liga garaipena. Denboraldi hasieratik amaierara arte nagusitasunez aritu da talde lapurtarra.
248 puntugaz irabazi du liga, eta San Juan sailkatu da bigarren, 239 puntu eskuratuta. Hibaika hirugarrenak, bestalde, 223 puntugaz amaitu du denboraldia.
Busturialdeko taldeei dagokienez, Elantxobek 158 puntu bildu ditu, eta Bermeo-Mundakak, berriz, 150 puntu.
Elantxobek ez zuen azkenengo jardunaldia lehiatu. Hala, haren traineru Artarri-gaz lehiatu zuten estropada Bermeo-Mundaka taldeko arraunlariek. Horiek laugarren sailkatu ziren, 20:43.44 denboragaz.
20:02.34 denboran amaitu zuen estropada Lapurdi irabazleak, eta Hibaika (20:08.02) eta San Juan (20:20.74) bigarren eta hirugarren sailkatu ziren, hurrenez hurren.
Asteburu honetan lehiatuko dute play off-a. Zapatuan Donostian lehiatuko dute lehenengo jardunaldia, 19:00etan hasita. Domekan, berriz, Portugaleten izango da bigarren jardunaldia; 17:00etatik aurrera izango dira uretan.