Bizkaiko harri-jasotze txapelketa irabazi du Inhar Urruzuno ondarrutarrak
Sei hilabetez plazetatik kanpo egon ostean, goi-goitik itzuli da lehiaketara. Harri kubikoagaz, zilindrikoagaz eta biribilagaz altxaldi gehien egin ditu. Jon Gisasola da azpitxapeldunaBizkaiko harri-jasotze txapelketa irabazi zuen domekan Mallabiako Ze...
Sei hilabetez plazetatik kanpo egon ostean, goi-goitik itzuli da lehiaketara. Harri kubikoagaz, zilindrikoagaz eta biribilagaz altxaldi gehien egin ditu. Jon Gisasola da azpitxapelduna
Bizkaiko harri-jasotze txapelketa irabazi zuen domekan Mallabiako Zengotita auzoan Inhar Urruzuno kirolari ondarrutarrak.Proban sei harri jasotzailek parte hartu zuten, eta 100 kiloko harri zilindrikoa, 100 kiloko harri kubikoa eta 100 kiloko biribila altxatu behar izan zituzten.
Urruzunok 41 jasoaldi eman zizkion harri zilindrikoari, kubikoari 22 jasoaldi eta biribilari, berriz, 37 jasoaldi. Mota bakoitzeko harriari jasoaldi gehien eman zizkiona izan zen Urruzuno, eta aurkariek ezin izan zuten modalitate bakar batean ere gainditu.
Bigarren sailkatua Jon Gisasola izan zen, hirugarrena Julio Jimenez, laugarrena Asier Zubiaga, bosgarrena Jon Peter Scott eta seigarrena, berriz, Iñigo Jimenez.
Lesiotik bueltatu berri da Urruzuno; ia sei hilabetez plazetatik kanpo egon da.
Otsailaren 24an egin zioten ebakuntza eskuin belaunean Donostiako Gipuzkoa Poliklinikan, lotailu gurutzatua eta meniskoa apurtuta zituelako; erakustaldi batean konturatu zen mina zuela. Ordutik, iazko denboraldian eman zuen mailara iristen saiatzeko entrenamenduak egiten aritu da.