Argiteria lur azpian sartzen ari dira

Gernika-Lumoko Udalak Zearreta kaleko argiteria publikoa lur azpian sartu gura du, eta horretarako lanean ari da. Jakitera eman duenez, udazkenerako amaitu nahi ditu lan horiek. Zearretan ez ezik, Santa Ana aparkalekuan ere gauza bera egiteko asmoa dau...

Gernika-Lumoko Udalak Zearreta kaleko argiteria publikoa lur azpian sartu gura du, eta horretarako lanean ari da. Jakitera eman duenez, udazkenerako amaitu nahi ditu lan horiek. Zearretan ez ezik, Santa Ana aparkalekuan ere gauza bera egiteko asmoa daukala azaldu du. Hain zuzen ere, tren geltokitik Santa Ana baselizarainoko bidean sartu nahi du argiteria publikoa.