Irailaren 15ean, Bermeoko Andra Mari eta Santa Eufemia jaien baitan, urtero legez, nagusien danborrada egongo da Budek Elkarteak eta Gaztelugatxe Elkarteak antolatuta.
Iaz, bertan behera geratu zen nagusien danborrada, eguraldi txarragatik
Egun horretarako dena prest izateko,
astelehenean hasiko dituzte entseguak.
Urtero legez,
San Frantzisko herri ikastetxean batuko dira parte hartzaile guztiak. Entseguak
19:00etatik 20:00etara izango direla azaldu dute antolatzaileek.