Simon Bolivarren jaiotzaren urteurrena ospatuko dute gaur
Simon Bolivar Askatzailea-ren jaiotzaren 234. urteurrena ospatuko dute gaur Ziortza-Bolibarko Simon Bolivar Museoan.11:00etan hasiko dira urteurreneko ekintzak, Amaia Apraizek eta Ainara Martinez Matiak eskainiko duten Erresilientzia irizpideen arabera...
11:00etan hasiko dira urteurreneko ekintzak, Amaia Apraizek eta Ainara Martinez Matiak eskainiko duten Erresilientzia irizpideen arabera antolatutako paisaiak. Ingenio hidraulikoak Markolatik Artibaira hitzaldiagaz. Bi hizlariak Artearen Historian doktoreak dira, eta paisaietan eta ondare industrialetan adituak dira.
Ostean, Juan Miguel Cortesek egindako Armolako errotaren maketa aurkeztuko dute.
Maketa bistaratu eta gero, Ziortza-Bolibarko errotak eta burdinolak erakusketa inauguratuko dute. Erakusketa hori, hain zuzen ere, abenduaren 21era arte egongo da ikusgai.
Amaieran, autobusez Armolako errotara joango direla aurreratu dute.