Gaurtik hilaren 31ra arte egongo da zabalik Liburu Azoka Ondarroan
Euskadiko Liburu Ganbarak antolatuta, gaur zabalduko dute Liburu Azoka Ondarrroako Alamedan; hilaren 31ra arte egongo da zabalik, 11:00etatik 13:30era eta 16:30etik 20:00etara. «Asteburuan ordutegia ordu erdi luzatuko da».Liburuak ez eze, ohi legez,...
Liburuak ez eze, ohi legez, diskoak ere eskuragarri egongo dira. Gainera, hilaren 29an eta 30ean, liburuak sinatzen ariko dira Jon Arretxe, Javier Sagastiberri eta Miren Palacios. Horrez gain, Euskal Poesia erakusketa ikusteko aukera ere egongo da.
Guztira hamahiru postu egongo dira, eta, besteak beste, ondoko argitaletxeek parte hartuko dutela aurreratu dute: Elkar (liburuak eta diskoak), Abarka, Urretxindorra, Txalaparta, Ttarttalo eta Erein.