94 tona hegaluze lehorreratu dituzte Ondarroan
Kanpaina hasi zenetik egin duten arrantzurik handiena da. Ondarroako 'Ongi Etorri' eta Lekeitioko 'Kalamua'-k lehorreratu zuten hegaluzea atzo goizean94 tona eta erdi hegaluze lehorreratu dituzte aste honetan Ondarroako portuan, hegaluze kanpaina hasi ...
Kanpaina hasi zenetik egin duten arrantzurik handiena da. Ondarroako ‘Ongi Etorri’ eta Lekeitioko ‘Kalamua’-k lehorreratu zuten hegaluzea atzo goizean
94 tona eta erdi hegaluze lehorreratu dituzte aste honetan Ondarroako portuan, hegaluze kanpaina hasi zenetik egin den arrantzu handienean.Badira asteak hegaluzearen kanpaina hasi zela euskal portuetako ontzientzat, eta orain arteko arrantzua hain ona ez zela zirudien arren, aste honetan 94.587 kilo hegaluze porturatu dituzte Ondarroan.
Atzo goizean lehorreratu zuten gehiena Ondarroako Ongi Etorri eta Lekeitioko Kalamua ontziek.
Hasieran, hegaluzea urrun zegoela eta, asko kosta zitzaien lehen tonak harrapatzea, baina orain, hegaluzea kostatik hurreago egonda, badirudi geroz eta arrantzu hobeak datozela. Kiloak 3,90 euroko prezioa egin du Kalare Deuna arrantzaleen kofradian.
Frantziako kostan
Arraina Ondarroako portuan lehorreratzen duten itsasontzi gehienak Frantziako kostaldean dabiltza hegaluzea harrapatu nahian. Aitortu dute «hegaluzea egon badagoela, baina ez dutela hegaluze-banku handiegirik aurkitzen». Iragan astean 37 tona hegaluze lehorreratu zituzten bakarrik Ondarroan, eta hortik 26.196 kilo tamaina ertaineko hegaluzea izan zen.
Arrantzaleek badakite hasiera ez dela izan bat ere ona, baina aste honetakoa ikusita, gehiago arrantzatzea espero dute.