Alkartasuna Dantza Taldeak urtean egindako lana erakutsi zuen zapatuan Artza frontoian egindako erakustaldian. Bertaratutakoek Euskal Herriko dantza ugari ikusteko aukera eduki zuten. Araba, Gipuzkoa, Lapurdi eta Nafarroako dantzak aukeratu zituzten ur...
Alkartasuna Dantza Taldeak urtean egindako lana erakutsi zuen zapatuan Artza frontoian egindako erakustaldian. Bertaratutakoek Euskal Herriko dantza ugari ikusteko aukera eduki zuten. Araba, Gipuzkoa, Lapurdi eta Nafarroako dantzak aukeratu zituzten urteko dantza ekitaldian erakusteko. Eta, horretarako, 50 dantzari eta musikari inguruk parte hartu zuten. Urteko ekitaldiak dantzak ikusteko aukera emateaz gain, dantza ezberdinen historia ezagutzeko aukera ere ematen du. Aurten, gainera, Bermeoko argazki zaharrak ere erabili dituzte horretarako.