Mutrikuk irabazi du Euskal Herriko Herriarteko zesta-punta txapelketa
Miruaitzen jokatutako finalean 3-0 menderatu dute Gernika, kadete, gazte eta seniorren garaipenekin. Gipuzkoako txapeldun ez ezik, Euskal Herriko txapelduna ere bada orain MutrikuMutrikuk irabazi du Euskal Herriko Herriarteko zesta-punta txapelketa. Na...
Miruaitzen jokatutako finalean 3-0 menderatu dute Gernika, kadete, gazte eta seniorren garaipenekin. Gipuzkoako txapeldun ez ezik, Euskal Herriko txapelduna ere bada orain Mutriku
Mutrikuk irabazi du Euskal Herriko Herriarteko zesta-punta txapelketa. Nagusitasun osoz gailendu zitzaion zapatuan Gernikari Miruaitz frontoian, eta Euskal Herriko Herriarteko txapelketa irabaztea lortu du. 3-0 hartu zuten mendean Gernika. Bi taldeek irabaziak zeuzkaten jada Gasteizen aurkako partiduak.Kadeteetan 30 eta 24 irabazi zuten Zuhaitz Arrillaga eta Aratz Mendizabal mutrikuarrek. Gazte mailan, 35-20 gailendu zen Ekaitz Mendizabal eta Mikel Manzisidorrek osatutako bikotea, eta seniorretan 35-28 irabazi zuten Aitor Manzisidorrek eta Aitor Andonegik.
Donostian Gipuzkoako txapelketan Zumaiari gailendu ostean, Euskal Herriko Herriarteko txapelduna ere bada orain Mutriku. Jende ugari hurbildu zen Miruaitz frontoira, eta pilotariek txapelak jaso zituzten eta herriko alkateak garaikurra.
Markina Master series
Diego Beaskoetxeak eta Jonathan Etxebarrieta Etxeba III.ak irabazi dute uda honetako lehen Master Series txapelketa. Bete-beteta zegoen Markina-Xemeingo Pilotaren Unibertsitatean lortu zuten udako lehen garaipena Markina-Xemeingo atzelariak eta Beaskoetxeak, azken set-ean berdinketa hautsita.
Lehenengo set-ean Aldazabal anaiak baino hobeto aritu ziren Beaskoetxea eta Etxeba. Herrikoa tinko mantendu zen atzean, eta Beaskoetxea eraginkor aurrean. Bigarren jokoa, aldiz, ezberdina izan zen. Gorriak ez ziren batere ondo hasi, eta Aldazabal anaiek hasierako 0-6tik aurrea hartu, eta set-ari buelta emateko aukerarik ere ez zuten utzi.
Berdinketa hausteko 5 tantoko set-a jokatu zuten bi bikoteek, eta lehen hiru tantoak jarraian lortuta, gorriek finala ia eskuetan izan zuten hasieratik. Azken tantoa, baina, lehiatua izan zen. Txokora dejada eginda lortu zuten garaipena gorriek.
Goikoetxea-Lekerika eta Erkiaga-Irastorzaren arteko bigarren partidak ere publikoaren interesa eragin zuen. Partida luze bezain gogorra izan zen. Azken aldera egindako akatsek erabaki zuten desafioa: 35-30 Erkiaga eta Irastorzarentzat.