Arnasa elkartea: «Eskerrik asko, Ondarroa!»
Arnasa Gipuzkoako fibrosi kistikoaren elkarteak antolatuta, Arnasa Eguna ospatu zuten zapatuan, Ondarroan. Eguerdian hasita, askotariko ekintzak egin ziren. Iluntzean Irrien Lagunek eskainitako ikuskizunean jendetza batu zen.Aarrakastatsua. Horrelakoxe...
Arnasa Gipuzkoako fibrosi kistikoaren elkarteak antolatuta, Arnasa Eguna ospatu zuten zapatuan, Ondarroan. Eguerdian hasita, askotariko ekintzak egin ziren. Iluntzean Irrien Lagunek eskainitako ikuskizunean jendetza batu zen.
Aarrakastatsua. Horrelakoxea izan zen Arnasa Gipuzkoako fibrosi kistikoren elkarteak zapatuan Ondarroan egin zuen Arnasa Eguna. Eguerdian hasi ziren ekintzak, Alamedan, eta iluntzera arte, giro paregabea izan zen nagusi.Asko izan ziren Arnasaren kamiseta soinean jantzi eta egun osoan egin ziren ekintzetan parte hartu zutenak.
Eguerdian Alamedan aurpegia margotzeko tailerra eta bestelako ekintzak egin eta gero, arratsaldean Iparkalen egindako umeentzako entzierro mekanikoak berriro ere giroa piztu zuen.
Musika Plazako giroa
Ostean, Irrien Lagunek Musika Plazan ikuskizuna eskaini zuten, eta horretan jendetza batu zen. Eta egunagaz amaitzeko, argazki erraldoia atera zuten.
Arnasa elkartekoek herritarrei eskerrak eman nahi izan dizkiete: «Eskerrik asko, Ondarroa!»