Txiki-Txef lehiaketa egingo dute uztailaren 29an
Berazel Bermeoko Azokako Elkarteak Txiki-Txef lehiaketa antolatu du, bigarrenez. Aurten, uztailaren 29an, zapatuan, egingo dute lehiaketa, eta azaldu dutenez, Xabier Bilbao sukaldari bermeotarrak zuzenduta egongo da.Txef gazteak ezagutzeko eta plater g...
Txef gazteak ezagutzeko eta plater gozoak prestatzeko lehiaketa dela azaldu dute antolatzaileek, eta 7 eta 12 urte bitarteko umeei zuzenduta dago oraingoan, iaz 5 urtetik aurrerakoek parte hartu ahal zuten.
Izena eman behar da
Uztailaren 29ko lehiaketan parte hartu gura duten ume ea gazteek aurretiaz eman beharko dute izena. Interesa duenak, hortaz, 650 61 37 59 telefono zenbakira deitu beharko du. Jakinarazi dutenez, uztailaren 25a izango da izena emateko azken eguna.
Bermeoko kalitatezko produktuak eskaintzen dituen udal azoka indartzeko ekimen modura sortu zen iaz Txiki-Txef lehiaketa. Horrez gain, ume eta gazteen artean elikadura osasuntsua bultzatzeko modua ere badela uste dute.
24 parte hartzaile egon ziren iaz, eta Paula Laia bermeotarra izan zen irabazlea. Finalerako basafruituen saltsagaz lagundutako solomilloa aurkeztu zuen Laiak. Azpitxapeldun sailkatu zen Iban Iriarte, eta hirugarren Azahara Haf.