Kortezubiko 12. Mendi martxa egingo dute bihar
Gaur da mendi ibilaldirako zein bazkarirako aurretiaz izena emateko azken eguna. Ibilbide luzeak 23 kilometro ditu, eta laburra, ostera, 10 kilometrokoa daJai giroan dator aurten Kortezubiko 12. Mendi Martxa. Izan ere, martxagaz batera, Kortezubiko pro...
Gaur da mendi ibilaldirako zein bazkarirako aurretiaz izena emateko azken eguna. Ibilbide luzeak 23 kilometro ditu, eta laburra, ostera, 10 kilometrokoa da
Jai giroan dator aurten Kortezubiko 12. Mendi Martxa. Izan ere, martxagaz batera, Kortezubiko produktuen eta artisauen azoka antolatu dute lehenengoz.Goiz erditik bazkalordura arte, askotariko produktuak erosteko aukera izango dute bertaratutakoek, eta eguerdian eta arratsaldean, Eingo taldearen doinuek hartuko dute plaza.
Martxako ibilbide luzea 23 kilometrokoa da, eta laburrak, ostera, 10 kilometro ditu. Lehenengoan parte hartzen dutenak 08:30ean irtengo dira, eta bestea egitera doazenentzat 10:30ean ipini dute ordua.
Aurrez izena emateko txartelak erosteko azken eguna gaur da. Kortezubiko udaletxean eta Gernika-Lumoko Lagun Etxe tabernan eta Tandem dendan erosi daitezke, 8 eurotan. Kontu korronte honetara dirua sartuta ere izena eman daiteke: 3035-0022-41-0221154997. Bihar martxa hasi aurretik izena emanez gero, 10 euro ordaindu behar dira.
Ohitura legez, martxagaz batera herri bazkaria antolatu dute. Bietara doazenek 20 euro ordaindu behar dituzte, baina umeentzat bazkaria doakoa denez, umeek 6 euro ordaindu behar dituzte martxa egiteko.
Martxa egin ez arren, bazkaltzera joango direnek 15 euro ordaindu beharko dituzte.
Martxa luzea egingo dutenak Eleizaldetik irten, eta besteak beste, Kaltzako, San Lorentzo Baseliza, Aurtiñerrota eta Omako Baso Margotutik burutuko dute ibilaldia. Horiek Arrolan izango dute hornidura gunea.
Laburrean parte hartzen dutenak Eleizaldetik Enderika auzora joango dira. Elorrixa eta San Lorentzo baselizaren artean izango dute hornidura gunea. Gero, San Lorentzo ermitatik Ugalde, Arteta, Terlegiz auzoa eta Landeta zeharkatuko dituzte Eleizaldera heldu aurretik.