Josu Gallastegik irabazi du Padel-Squash txapelketa
Josu Gallastegi izan da lehen urtez Lekeition jokatu den Padel-Squash Txapelketaren irabazlea. Ekainean hasi zen norgehiagoka kiroldegian, eta uztailaren 7an jokatu zuten finala Gaizka Lakak eta Josu Gallastegik. Azken horrek 3-2ko markagailuagaz iraba...
Txapelketa Lekeitioko Hamaika Nick squash taldeak antolatu du, eta azaldu dutenez, finaleko partidua «estua» izan zen.
Txapelketa squasheko kantxan jokatu dute parte hartzaileek, padeleko palagaz eta fronteniseko pilotagaz.
Oro har, txapelketak eduki duen harreragaz pozik daudela azpimarratu dute antolatzaileek. «Datorren urtean ere antolatuko dugu».