Fran Garagarzak Eibarreko kirol zuzendari izaten jarraituko du beste bi urtez

Fran Garagarzak 2019 urtera arte jarraituko du Eibarreko kirol zuzendaria izaten. Hain zuzen, ekainaren 30ean amaitu zitzaion kontratua beste bi urtez luzatu du. Argi zeukan zuzendaritza honekin batera jarraitzeko prest zegoela, baina aitortu du bera i...

Fran Garagarzak 2019 urtera arte jarraituko du Eibarreko kirol zuzendaria izaten. Hain zuzen, ekainaren 30ean amaitu zitzaion kontratua beste bi urtez luzatu du. Argi zeukan zuzendaritza honekin batera jarraitzeko prest zegoela, baina aitortu du bera izan dela negoziaketak atzeratu dituena.

Amaia Gorostiza presidenteak prentsaurrekoan nabarmendu zuenez, ez zuzendaritza batzordeak ez Garagarzak berak ez zeukaten zalantzarik kirol zuzendariaren kontratua luzatuko zutenik.

Gorostiza «nahikoa harrituta» agertu zen azken asteetan kontratuaren luzapenaren inguruan sortutako zalapartarengatik. Gorostizak, «pozik» dagoela aitortu zuen, Fran Garagarza Eibar Kirol Elkartearentzat «oso garrantzitsua eta oso langilea» delako.

Garagarzak berak eskerrak eman zizkion zuzendaritza batzordeari, eta bere lantaldearen indarra nabarmendu nahi izan zuen: «Daukadan taldea da benetako indarra daukana, Eibar dagoen lekuan egotea ahalbidetzen duena».

Orain, lehen taldeko plantila eta 2.B mailako CD Vitoriako plantila zarratzeko lanetan ari da Garagarza.