37 tona hegaluze lehorreratu dituzte M.S.
37 tona hegaluze lehorreratu dira aste honetan Ondarroako Kalare Deuna kofradiako bentalekuan.Tamaina handikoaren 7.580 kilo, ertainaren 26.196 kilo eta txikiaren 3,471 kilo porturatu dituzte. Handia saldu da garestien, 6,15 eurotan. Ertainaren kiloak ...
Tamaina handikoaren 7.580 kilo, ertainaren 26.196 kilo eta txikiaren 3,471 kilo porturatu dituzte. Handia saldu da garestien, 6,15 eurotan. Ertainaren kiloak 4,32 euroko prezioa egin du, eta txikiarenak 3,10 eurokoa.
Hegaluzea kostatik hurre ibili da azken egunetan, eta arrantzaleak pozik agertu dira, arrantzatutako hegaluze kilo kopurua igoko delakoan. Kanpaina ona baldin bada, urteko garairik onena izan daitekeelakoan daude Ondarroako portuan dauden arrantzaleak.
Aurreikuspen onak dauzkate; 2015 eta 2016ko kanpainek edukitako goranzko bide bera edukiko duelakoan aurtengoak ere, nahiz eta hasiera ez den ari bat ere erraza izaten. Iaz, 6.000 tona hegaluze lehorreratu zituzten euskal arrantzaleek, 2015ean baino ia %20 gehiago.
Bestalde, asteon 54.543 kilo antxoa ere lehorreratu dituzte, eta kiloak 2,11 euroko prezioa egin du bataz beste.