'Zetazeoak 10etan' ekimena izendatu dute sariketa baterako
iGap Travel Guide Awards sariketarako izendatu dute Ekoetxea Urdaibai, AMBAR eta Hegaluze itsas-zerbitzuen ekimena. 12 hilabetean eman ahal izango da botoaEkoetxea Urdaibaik, AMBAR Elkarteak eta Hegaluze itsas-zerbitzuek eskaintzen duten Zetazeoak 10et...
iGap Travel Guide Awards sariketarako izendatu dute Ekoetxea Urdaibai, AMBAR eta Hegaluze itsas-zerbitzuen ekimena. 12 hilabetean eman ahal izango da botoa
Ekoetxea Urdaibaik, AMBAR Elkarteak eta Hegaluze itsas-zerbitzuek eskaintzen duten Zetazeoak 10etan iniziatiba iGap Travel Guide Global Awards sariketarako izendatu dute.iGap Travel Guide bidaia gida bilduma ezaguna da, eta mundu zabalean egin daitezkeen bidaien informazio orokorra, gomendio praktikoak eta lanerako zein aisialdirako aukerak biltzen ditu. Hain zuzen, norbanakoek, instituzioek edota elkarte ezberdinek munduko edozein tokitan eskaintzen dituzten zerbitzuen kalitatea saritzen dute. Besteak beste, honako hauek hartzen dituzte kontuan: bikaintasuna, aniztasuna, teknologien erabilera, eskuragarritasuna eta inguruaren ezagutza erabili eta hedatzeko egiten duten lana.
Sariak banatu aurretik botoa eman ahal izango da hamabi hilabetetan, eta, bitartean, sariketarako izendapena jaso duten guztiek proiektu, zerbitzu eta lorpen ezberdinei buruzko informazio osagarria partekatzeko aukera edukiko dute.
Enpresa eta instituzioetako kideekin zein norbanakoekin, epaimahai independente bat osatuko dute sariduna aukeratzeko. Hala, beraien esperientziaz baliatuta, maila bakoitzeko proiekturik arrakastatsuenak eta ardura eta zerbitzu gaindiezina dutenak identifikatuko dituzte.
Bertatik bertara
Ekoetxea Urdaibaik, AMBAR Elkarteak eta Hegaluze itsas-zerbitzuek eskaintzen duten ekimenak euskal kostaldetik pasatzen diren itsas ugaztun horiek bertatik bertara ikusteko aukera ematen du, jendea haien kontserbazioaren garrantziagaz kontzientziatuz.
Horrez gain, hidrofono bati esker, zetazeoek igortzen dituzten soinuak entzuteko aukera eskaintzen du.