Yaiza Lazarok seigarren denboraldia beteko du Lointek Gernika Bizkaian

Yaiza Lazaro pibot bizkaitarraren kontratu berritzea eman zuen atzo jakitera Lointek Gernika Bizkaiak.23 urtegaz, taldeko beteranoetako bat da, eta haren berbetan, Gernika-Lumoko taldean egotea «etxean egotea» bezalakoa da. Hala, aurten EuroCup txape...

Yaiza Lazaro pibot bizkaitarraren kontratu berritzea eman zuen atzo jakitera Lointek Gernika Bizkaiak.

23 urtegaz, taldeko beteranoetako bat da, eta haren berbetan, Gernika-Lumoko taldean egotea «etxean egotea» bezalakoa da. Hala, aurten EuroCup txapelketan estreinatzeko gogotsu dago Lointek Gernika Bizkaiako jokalaria.

«Oraindik gaztea naiz. Klubagaz hazi naiz, eta bost urte hauetako esperientziak taldean ekarpen gehiago egiteko lagunduko dit, bai eta jokalari berriei Gernika zer den erakusteko ere», adierazi du Lazarok. Beste urte batez talde lehiakorra osatuko dutela argi dauka, eta urtero legez, kantxan «dena emango» dutela.