Karmen Jaiak ospatuko dituzte Mañu auzoan eta Elantxoben
Asteburuan Karmen jaiek hartuko die lekukoa sankristobalei. Busturialdean, Bermeoko Mañu auzoan eta Elantxoben ospatuko dituzte karmenak.Bihar hasi eta astelehenera bitartean, Mañu auzoko Jai Batzordeak egitarau zabala prestatu du Bermeoko Udalaren l...
Bihar hasi eta astelehenera bitartean, Mañu auzoko Jai Batzordeak egitarau zabala prestatu du Bermeoko Udalaren laguntzagaz.
Bihar arratsaldean abiatuko dira jaiak, txupinagaz. Eta zapatuan, berriz, urtero legez, ohiko Sukalki Eguna egingo dute. Horrez gain, mus eta tortilla txapelketak, umeentzako puzgarri eta jolasak, erromeria eta idi probak edukiko dituzte, beste hainbat jardueren artean aukera-aukeran.
Elantxoben, domekan, Karmen Egunean bertan, meza ostean prozesioa egingo dute. Eguna borobiltzeko sardina jana egingo dute.