Kaikuk eta Deustuk irabazi dituzte Bizkaiko banderak Lekeition
Kaikuk gizonezkoetan eta Deustuk nesketan irabazi zituzten atzo arratsaldean Lekeition lehiatu zen Bizkaiko Traineru Txapelketa. Gipuzkoako norgehiagoka, berriz, Getarian izan zen; San Juanek eraman zuen nesketan bandera eta Oriok gizonezkoetan.Neskak ...
Neskak atera ziren uretara lehenbizi. Txanda bakarra egin zuten Lea-Artibaik, Deustuk eta Portugaletek, eta Deustu izan zen bizkorrena bi luzeetan. Estropada 11:37:56 denboragaz amaitu zuen Deustuk; Portugaletek, berriz, 12:08:72 denboragaz (31 segundora) eta Lea-Artibaik 13:06:38 denboragaz.
Jarraian jokatu zen senior gizonezkoen txapelketa. Lehenengo txandan, Arkote, Lutxana eta Portugalete atera ziren uretara. Portugalete eta Arkoteren artean egon zen lehia batez ere, eta azkenean, Arkote izan zen txandaren garailea.
Bigarren txandan Deustuk, Isuntzak eta Santurtzik egin zuten arraun, eta Lekittarra-rentzat izan zen garaipena, 20:41:03 denboragaz.
Hirugarren eta azken txandan Bermeo, Kaiku, Ondarroa eta Zierbenaren artean egon zen lehia gogorra. Indartsu irten zen Urdaibai, baina bigarren luzean Kaikuren Bizkaitarra jarri zen estropada buruan.
Bandera Sestaora joan zen azkenean, 19:56:74. Bermeok 20:14 37 bigarren egin zuen, Zierbenak hirugarren, eta Ondarru 20:41: 25 izan zen laugarrena, Isuntzaren denbora 7 ehunenekotan hobetuta. Lehen laurak sailkatu dira Euskadiko Txapelketarako.
Gipuzkoako Txapelketako lehen txandan atera zen Mutriku Getariako uretara, eta sailkapen orokorrean 11. postua eskuratu zuen; 21:59:02 denbora egin zuten mutrikuarrek.