Hainbat lan biltzen ditu urte osoan Gernika-Lumoko Kultur Etxeko erakusketa aretoak; hangoak eta hemengoak izaten dira protagonista. Oraingoan, herriak egindako beharra plazaratu dute. Hain zuzen ere, GernikArte 2017 erakusketa jarri dute ikusgai, Ger...

Hainbat lan biltzen ditu urte osoan Gernika-Lumoko Kultur Etxeko erakusketa aretoak; hangoak eta hemengoak izaten dira protagonista. Oraingoan, herriak egindako beharra plazaratu dute. Hain zuzen ere,
GernikArte 2017 erakusketa jarri dute ikusgai, Gernika-Lumoko 26 artisten obrekin; hala nola, Ricardo Abaunzak, Fernando Abaunzak, Maria Vallejok eta beste hainbatek egindakoak. Arte adiera askotako lanak dira abuztuaren 31ra bitartean bisitatu ahal izango direnak; besteak beste, argazkigintzari, margolaritzari eta ehun-diseinuari lotutakoak.