20.000 pertsona baino gehiago bildu ditu 28. Kalekak
Ikuskizun batzuk bertan behera geratu dira. Publikoaren parte hartzea handia izan da. Irailean zabalduko dute 2018ko Kalekan parte hartzeko aukeraNahiz eta eguraldiak askorik ez duen lagundu, 20.000 pertsona bildu ditu asteburu honetan Lekeition ospatu...
Ikuskizun batzuk bertan behera geratu dira. Publikoaren parte hartzea handia izan da. Irailean zabalduko dute 2018ko Kalekan parte hartzeko aukera
Nahiz eta eguraldiak askorik ez duen lagundu, 20.000 pertsona bildu ditu asteburu honetan Lekeition ospatu den 28. Kaleka jaialdiak. Euriaren ondorioz, Lekittoko Deabruak, Vaiven Circo eta The funes troupe konpainien ikuskizunak bertan behera geratu baziren ere, gainerako emanaldiek «arrakasta handia» lortu dutela esan dute antolatzaileek. «Publikoak azkenengo momentura arte eutsi dio emanaldi guztietan».25 talderen 35 ikuskizunekin gozatzeko aukera eskaini du joan den eguaztenean hasi eta domekara arte iraun duen nazioarteko kale antzerki jaialdiak. Clown-ak, zirkuak, slapstick-ak (Cair Circo, Zirika Zirkus, Wilbur), dantza bertikalak (LaGlo Zirko Dantza), dantza garaikideak eta flamenkoak (Marco &Chloe), formazio profesionalak (Johnny Melville), parte hartze ibilitariak (Johnny Melville), site-specifics proposamenak (Cía Tornado) eta familientzako tailerrak (LaGlo Zirko Dantza), osatu dute aurten programazio ofiziala.
Publikoaren erreakzioa
Estreinuak ere egon dira. Jaialdiaren bigarren egunean, esate baterako, Scratch sekzioa estreinatu zuten, Bridging de Silence soinuzko ibilialdiagaz. «Corners Europako proiektuaren barruan lau urtean garapen lanak egin ondoren, Lekeition hasi dute bakarkako lana. Izugarria izan da formatu horregaz lau egun horietan egon den parte hartzea, edozein adin eta profileko jendeagaz».
Antolatzaileek gogora ekarri dutenez, Teatro Reformak ere bere lan berria martxan jarri du egun hauetan Lekeitioko kaleetan, eta publikoak gorputz esperimentaziorenganako daukan erreakzioa frogatu ahal izan du Ehki kolektiboak. Horrez gain, 2018an estreinatuko duten Mini izeneko lan berriaren zati batzuk aurkeztu ondoren, The funnes troup taldeak jendartearen feedback-a ikusi ahal izan du piezaren sortze prozesuaren barruan, eta Muntu eta Compañia Calorrek kofradia zaharrean aurkeztutako mikro-antzerkiek Lekeitioko publikoa hunkitzea lortu dutela azpimarratu dute.
Espazio bereziak
Iaz bezala, espazio ezberdinetara zabaldu da aurten ere Kaleka, eta gune berriek ere harrera ona izan dutela ikusi dute antolatzaileek. «Ehunka ume Arropaineko Arragua sorkuntza espaziora hurbildu ziren jaialdiaren lehen egunean, Turukutupa y Bufa & Sons-en proposamenekin esperimentatzera. Arratsaldean, berriz, Rouge Elea konpainiaren ikuskizuna gogotsu hartu zuten, eta Lekeitioko Musika Bandak inprobisatutako jam sesio bat egin zuen, Ekhi kolektiboagaz batera, zapatu arratsaldean».
Jaialdiaren atal batzuk datorren urtera arte amaitu badira ere (Kalekaren programazio ofiziala eta Scratch sekzioa), Kalekaz Blaik urte osoan martxan jarraituko duela berretsi dute jaialdiaren arduradunek, «herrita- rrekin lanerako proposamen berriak sortuz».
Bestalde, 2018ko Kalekaren sekzio ofizialean zein Scratchen parte hartzeko izena emateko epea datorren irailean zabalduko dutela aurreratu dute.