Jaietako kontzertuak eta kartel irabazlea aurkeztu dituzte
Gernika-Lumoko Jai Batzordeak jaietako kontzertuak aurkeztu eta kartel irabazlearen izena jakinazi du.Txosna batzordeak aipatu du «aurten ere ahalegin berezia» egin dutela herriko jaietako eskaintzan ekarpena egiteko. Era berean, jai herrikoien aldek...
Txosna batzordeak aipatu du «aurten ere ahalegin berezia» egin dutela herriko jaietako eskaintzan ekarpena egiteko. Era berean, jai herrikoien aldeko aldarrikapenagaz jaio zirela gogoratu, eta urte luzez horren alde lan egin dutela azpimarratu du. «Hainbat eragilek osatzen dugu txosna batzordea, eta urtean hainbat ekimen antolatzen ditugu, herritik eta herriarentzat, eta herritarrei eskaintza hori egin ahal izateko hainbat dira jaietan barraren beste aldean lanean aritzen diren gazte eta helduak. Eragileen atzean herri oso bat dagoelako, guztion artean egiten dugulako aurrera».
Hala, jaietan parte hartzera animatu ditu herritarrak: «Guztion artean jai osasuntsu eta alaiak igaro ditzagun, parekidetasuna, aldarrikapena, errespetua eta elkartasuna ardatz ditugularik».
Andra Mari eta San Roke jaiak iragarriko dituen kartel irabazlea Paul Arzanegirena izan dela azaldu dute; hamazazpi kartel aurkeztu dituzte guztira.