Bost kazola, munduko arrozik gozoena izateko lehian
Kolore, zapore, usain eta itxura askotako arrozak prestatu zituzten zapatuan, Gernikan; nork bere erara, baina guztiek arroza. Zortzigarren Munduko Arrozak jaialdia ospatu zuten hainbat herritarrek, jai giroan.Batzuek arroza prestatzen zuten bitartean,...
Kolore, zapore, usain eta itxura askotako arrozak prestatu zituzten zapatuan, Gernikan; nork bere erara, baina guztiek arroza. Zortzigarren Munduko Arrozak jaialdia ospatu zuten hainbat herritarrek, jai giroan.
Batzuek arroza prestatzen zuten bitartean, beste batzuk dantzan aritu ziren. Bertsolariak ere egon ziren jaialdia girotzen. Arratsaldean ere dantza mota ezberdinak egiteko aukera eduki zuten parte hartzaileek zein bertaratutako herritarrek.Bost kazola aurkeztu zituzten lehiaketara, eta bi sari banatu zituzten. Epaimahaiaren arabera, AEK (4. zenbakia) izeneko kazola izan da aurtengo arrozik gozoena. Bigarren saria jaso du, berriz, Arroz Chaufa (3. zenbakia) izenekoak.
Taldeka parte hartu ez arren, hainbat herritarrek ere bat egin zuten munduko arrozekin, eta elkarregaz bazkaltzera hurbildu ziren Pasealekura.
Gernika Gogoratuz, Gernikatik Mundura, Astra eta Gu Gaztek bultzatuta, munduko arrozen bueltan, jatorri ezberdineko gernikarrak batu zituzten zapatuan, Pasealekuan. Hartu-emanak bultzatu asmoz antolatzen dute urtero topaketa gastronomiko hori, eta herritarrak Gernika-Lumoko eta herriko auzoetako aniztasunaz jabetzea ere badu helburu.