Andaluziako giroa ekarri du Txo Sevillak
Aurten, lehenengoz, tortilla txapelketa egin dute; zortzi aurkeztu dituzte lehiaketara, eta Mari Karmen Oleagarenak hartu du lehenengo saria. Jai giroa gauera arte luzatu zen Itsasoan Galdutakoen LameranUrteroko hitzorduari hutsik egin barik, hainbat i...
Aurten, lehenengoz, tortilla txapelketa egin dute; zortzi aurkeztu dituzte lehiaketara, eta Mari Karmen Oleagarenak hartu du lehenengo saria. Jai giroa gauera arte luzatu zen Itsasoan Galdutakoen Lameran
Urteroko hitzorduari hutsik egin barik, hainbat izan ziren zapatuan Andaluziako arropak jantzita Pergolara bertaratu zirenak. Rocio festa ospatu asmoz, karpak jarri eta ederto apaindu zituzten goizean. Ondoren, ohi bezala, meza berezia egin zuten. Coro Rocierok ere parte hartu zuen horretan.Txo Sevilla Taldearen gonbidapena onartuta, Bermeoko alkate Idurre Bideguren eta kultura zinegotzi Aingeru Astui ere joan ziren Itsasoan Galdutakoen Lamerara. Herritar asko ere bildu zen meza berezia ikustera.
Anaitasun bazkarian elkartu ziren eguerdi partean, eta goizean prestatutako tortillen sari banaketa egin zuten arratsaldean. Aurten egin dute tortilla txapelketa lehenengoz, gazpatxoaren lekua hartuz, jende gehiago erakarri asmoz. Zortzi tortilla aurkeztu zituzten. Gozoenak, baina, Mari Karmen Oleagarena (lehenengo saria), Mari Karmen Bautistarena (bigarren saria) eta Naiara Uriarterena (hirugarren saria) izan ziren. Ostean, Txo Sevillakoen dantza erakustaldiaz gozatzeko aukera ere eduki zuten bertaratutakoek.
Jai giroak, hala eta guztiz ere, gauera arte iraun zuen, Azahar eta Onda Futura talde flamenkoen dantzaldiagaz.