Tiloen pasealekuko aparkalekua handitu du Gernika-Lumoko Udalak
Gernika-Lumoko Udalak 121 aparkaleku berri eraiki gura zituen Tiloen pasealekuan, Santa Anako aparkalekua eta Urbietako kirol gunea batzen dituen zubitik gertu. Hala, martxoan hasi zituen horretarako lanak eta dagoeneko bukatu dituzte obrak. Horiek eginda, eremu «libre eta laua» utzi du udalak. Guztira, 211.000 euroko gastua izan dute lan horiek.