Hamazortzi paella aurkeztu dituzte Taelladara
Gazteak zein nagusiak batu ziren zapatuan Talan arrozak egiteko. Taelladie Talako paella lehiaketaren txanda izan zen. Hamazortzi paella aurkeztu zituzten lehiaketara, eta antolatzaileek parte hartzaile guztientzako sariak banatu zituzten.Epaimahaikide...
Epaimahaikideek aurkezpena, zaporea eta arrozaren puntua izan zituzten kontuan, paellarik onena zein zen aukeratzeko orduan. Gozoena, horien arabera, Tiki-tiki izeneko paella izan zen. Bigarren saria Txindoka izeneko paellarentzat izan zen, eta hirugarrena, berriz, Tropitala-rentzat. Parte hartzaile gazteenek ere oroigarria jaso zuten: Talako Saguak.
Epaimahaikideen arabera, aurkeztutako paella guztiak «nahikoa ondo» zeuden.