Taelladiek kuadrillen paellarik gozoenak sarituko ditu bihar
Taelladie ere iritsi da beste urte batez. Hala, bihar, Talan batuko dira herriko kuadrillak, aurten Axiekitaldiak taldeak antolatu duen paella txapelketan parte hartzeko.Paellak txapelketara aurkeztu gura dituzten kuadrilla horiek 11:00etatik 12:00etar...
Paellak txapelketara aurkeztu gura dituzten kuadrilla horiek 11:00etatik 12:00etara eman beharko dute izena, Talan bertan. Arrozak aurkezteko ordua, berriz, 14:00etatik 14:30era izango dela jakinarazi dute.
Orduan hasiko dira epaimahaikideak kuadrillek prestatutako arrozak dastatzen; aurkezpena, zaporea eta arrozaren puntua izango dituzte kontuan.
Lau sari
Taelladako paellarik gozoenak zeintzuk diren 17:30ean emango dute jakitera. Antolatzaileek azaldu dutenez, hiru sari banatuko dituzte. Gainera, sukaldari gazteenarentzako sari berezi bat ere egongo da.