Arropaineko Arraguako sorkuntza espazioa izan zen herenegun Kaleka Lekeitioko Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdiaren lehen eguneko antzezlanen oholtza. Atzo, berriz, Kaleka Scrach 28. Kalekaren atal berria inauguratu zuten, garapenean dauden hiru lan be...

Arropaineko Arraguako sorkuntza espazioa izan zen herenegun Kaleka Lekeitioko Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdiaren lehen eguneko antzezlanen oholtza. Atzo, berriz, Kaleka Scrach 28. Kalekaren atal berria inauguratu zuten, garapenean dauden hiru lan berriekin, eta gaur, berriz, egitarau ofizialeko antzezpenak kaleratzen hasiko da jaialdia. Besteak beste, Andaluziatik datozen bi talderen lanak ikusteko aukera egongo da: Vaiven konpainiaren
Do Not disturb eta flamenkoa eta dantza garaikidea lotzen dituen Marco & Chloe-ren
Naufragio Universal. Lehen egunetik gozatzen ari da publikoa. Bufa &Sons eta Rouge Elea ikuskizunek (argazkian) aho zabalik utzi zituzten ikusleak.