Hain zuzen, 80 zentimetroko diametroa duen aurpegi biko erloju analogikoa da Gernika-Lumoko Udalak intermodalean jarri berri duena. Candido Valverde lantegian egin dute erlojua, eta iluntze partean, argitu egingo da, led teknologiari esker.
Udalak azaldu duenez, udatik negurako ordutegi aldaketak modu automatikoan egingo ditu, ordua sinkronizatzeko antena bat baitauka.
“Ohikoa da tren eta autobus geltokietan erloju bat egotea, eta Gernika-Lumon geltokia berria egin, eta erlojua falta zen”, azaldu zuen Jose Mari Gorroño herriko alkateak erlojua ezarri aurretik.
Erlojua jartzeko, bost metrotako zutabe bat jarri dute; “duela urte batzuk kale-argi bat izandako zutabe bat da, berreskuratu eta erlojua jarri ahal izateko egokitu dena”. Lan horiek egiteko, 4.100 euroko aurrekontua erabili du udalak.