Brigada Moreak antolatuko dituzte Andra Mari jaietarako Ondarroan
Brigada Moreek 'Billurrak guaz' jai leloa edukiko dute, eta horiek prestatzeko batzarrak uztailaren 12an eta 19an egingo dira 17:30ean, Etxelilan. Tabernariekin ere beste batzar bat egingo daPrebentziorako nahiz erasoen aurrean eman beharreko erantzun ...
Brigada Moreek ‘Billurrak guaz’ jai leloa edukiko dute, eta horiek prestatzeko batzarrak uztailaren 12an eta 19an egingo dira 17:30ean, Etxelilan. Tabernariekin ere beste batzar bat egingo da
Prebentziorako nahiz erasoen aurrean eman beharreko erantzun edo kudeaketarako beharrezkoak diren tresnak sortzeko helburuagaz, Brigada Moreak egongo dira aurten Andra Mari jaietan Ondarroako Udalaren ekimenez.Hartara, herriko eragileekin eraso sexisten prebentziorako eta erasorik gertatuz gero erantzuna emateko lanketa egingo du udalak.
Ondarroan antolatuko diren Brigada Moreek Billurrak guaz jai leloa edukiko dute, eta horiek prestatzeko batzarrak uztailaren 12an eta 19an egingo dira, 17:30ean, Etxelilan.
Eraso sexistarik gabeko jaien alde egitea eta jai guneak leku segurua izatea dira Ondarroako Udalaren helburuak, jaian parte hartu nahi duten orok gozamenerako lekua izan dezan.
Bi batzarretan eragile ezberdinekin lanketa zehatza egin nahi du udalak, eraso sexisten prebentziorako eta horiei erantzuna emateko baliabideak sortuz. Herriko kolektibo, subjektu, eragile, erakunde eta orokorrean, herritar guztien inplikazioa bilatzen saiatuko dira.
Udalak azaldu dutenez, «jaietan gerta daitezkeen eraso sexistak prebenitu, identifikatu eta gertatuz gero erantzuteko dinamika parte hartzaile, sortzaile, aktibo eta eraginkorra sortzeko urratsak emango dira bi batzarretan». Gaineratu dute, herritarrek gai izan behar dutela «erasoak identifikatzeko, aurre egiteko, inplikatzeko eta erasotua izan den emakumeari laguntza emateko».
Tabernariekin batzarra
Beste alde batetik, jaietan parte aktibo diren tabernariekin ere beste bilera bat egingo du udalak. Bertan, jaietan eraso sexistei aurre egiteko protokoloren berri emango die. Udalaren esanetan, garrantzitsua da erasoren bat gertatuz gero tabernariek nola jokatu behar duten jakitea eta jarraitu beharreko protokoloa garbi edukitzea. Batzarra uztailaren 11n izango da, 17:00etan, Etxelila emakumeen topalekuan.
Aurreko urtean modura, eraso sexistarik gabeko gunea egongo da Andra Mari jaietako Gazte Egunean (abuztuak 13) eta Kuadrila Egunean (abuztuak 16), 19:00etatik 22:00etara.